Aurtengo Txupinera Txinborrak konpartsako kidea izango da. Aratz Irazabal Zorrotzan bizi da, 26 urte ditu eta “konpartsa sortu zenetik, orain dela bost urte, parte hartzen dut prestatzen diren jardueretan”.
Neska alai honek bulego batean lan egiten du delineante bezala, eta datorren Aste Nagusian, bere lan jantziak eta gailuak alde batera utziko ditu Txupineraren janzkera gorria eramateko eta bederatzi egunen zehar txupina botatzeko Arriagako balkoitik.
–Txupinera izango zarela jakin duzunean, zein izan da zure erreakzioa?
–Hasieran ezin nuen sinestu, baina berehala oso pozik sentitu nintzen, niretzat Aste Nagusiko txupinera izatea ohore handia delako. Nire izena esan bezain laster, a zer nolako lan mordoa egin beharko nuela pentsatu nuen, baina oso pozik nago.
–Facebook-en talde bat sortu zen zure izena bultzatzeko. Bazenekien? Zer supozatzen da zuretzat laguntza hau lortzea?
–Nire lagun batek sortu zuen taldea nik jakin gabe, Txupinera izateko izena eman aurretik. Benetan sorprenditu nauena da nik esagutzen ez ditudan jende asko apuntatu dela.
–Gaztea zarenez gaua aprobetzatuko duzula uste dut, goizean prest egongo zara zure zereginetarako?
–Nik oraindik energia daukat, gauez irteteko eta egunez egin behar ditudan gauza guztiak egiteko. Baina egia da ez dudala beste Aste Nagusietan bezala hainbeste irtengo.
–Dagoeneko badakizu zeintzuk izango diren zure betebeharrak?
–Oraindik ez dakizkit nire betebehar guztiak zeintzuk diren. Badakit goizero txupina bota behar dudala, gastronomikoetara joan, ospitaleko gaixoak agurtzera. Baita ere konpartsak antolatzen ditugun Bilbo kantarian, aerobitonean, presoen egunean egiten den janarian… parte hartzen saiatuko naiz.
–Zuretzat zer da jaietako gauzarik hoberena?
–Txosnetan dagoen giroa da niri gehien gustatzen zaidana, eta konpartsak prestatutako jolasak eta aktibitateak: ur jolasak, Bilbo kantari, kukaina, aerobiton, piraguak, zerrenda luze luzea da.
–Eta gutxien gustatzen zaizuna?
–Ez dakit esaten zer ez zaidan gustatzen, Aste Nagusian, gauza asko egiteko aukera duzunez, beti joaten naiz gustuko gauzak egitera. Baina zezenetara joatea ez zait batere gustatzen.
–Zer esango zenuke Txupineraren janzkerari buruz? Ez ahal duzu uste berotsua dela?
–Uste dut aurtengo Aste Nagusian bero asko pasatuko dudala, gainera ez nago ohituta jaka eramaten, baina moldatu egingo naiz. Inoiz ez dut izango horrelako traje bat jantzi egiteko aukerarik, eta gainera elegante egongo naiz!
–Kontaidazu zure jai-eguneko plana.
–Ba oraindik ez dakit zein izango den plana, baina ahalik eta gauza gehienetan parte hartu gustatuko litzaidake. Txosnan egiten diren bazkarietan egon nahi nuke, eta txupineraren betebeharrak bukatzen direnean, lagunekin parrandaz egotea gorputza jasan arte espero dut egotea.
–Nola salduko zenituzke Bilboko Jaiak ezagutzen ez dituen norbaiti?
–Jai zoragarriak dira, jendezka beteta daude beti, giro aparta gainera. Beti zeozer egiteko aukera daukazu, pertsona bakoitzaren gustoen arabera. Jai herrikoiak dira eta jende guztia parte hartu dezake. Gainera, nire ustetan, Eta inork ez duena esaten: ez daudela guk muntatzen ditugun txosnak bezalakorik beste inon, polit-politak dira!
Egilea: Isabel Díez. Bilbao Egunkarian (Abuztua 2010)
No hay comentarios:
Publicar un comentario