14 marzo 2014

Barrutirock Kontzertuak 5. edizioa




Bilboko Udalaren Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak antolatuta, musikan hasi berriak izanda, esperientzia hartzeko jendaurrean jo nahi duten 15-35 urteko gazteentzat da.

Gaur, 21:00etan, Bilborock Aretoan denboraldiko lehenengo kontzertua izango dugu, NIEBLA + THE PUZZLES + CRAYOLASER taldeen eskutik. Pop-rock-eko eta rock progresiboko gaua izango da; Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketako azken edizioan nabarmendu zen bertoko talde bat izango dugu, NIEBLA bilbotarrak, gonbidatutako Kantabriako beste talde bik lagunduta: THE PUZZLES eta CRAYOLASER.

Gainerako kontzertuak eguenetan izango dira Bilborock-en, egun eta ordu hauetan:

  •  Apirilaren 3an, 20:00etan: POWER UNDER CONTROL (Rock) + GODOYS WONDERERS (Pop-Rock)
  •  Apirilaren 10ean, 20:00etan: OVERSHOCK (Metal) + INSECURITY (Rock)
  •  Maiatzaren 8an, 20:00etan: IMPERIO CALIFORNIA (Punk) + LAUZEN (Rock)
  •  Maiatzaren 22an, 20:00etan: YEAH ALL (Pop) + 180GR (Rock)
  •  Ekainaren 5ean, 20:00etan: HORROR MOVIE TRAILER + SHRAPNEL MEAT (Metal)

Kontzertuetako sarrera doakoa da, eta musika zuzenean entzun eta goraka doazen joera musikalak ezagutu nahi dituztenentzat izango dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario