Bilboko Udalaren Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak antolatuta, musikan hasi
berriak izanda, esperientzia hartzeko jendaurrean jo nahi duten 15-35 urteko
gazteentzat da.
Gaur, 21:00etan, Bilborock Aretoan denboraldiko
lehenengo kontzertua izango dugu, NIEBLA + THE PUZZLES + CRAYOLASER taldeen
eskutik. Pop-rock-eko eta rock progresiboko gaua izango da; Bilbo Hiria Pop Rock
Lehiaketako azken edizioan nabarmendu zen bertoko talde bat izango dugu, NIEBLA
bilbotarrak, gonbidatutako Kantabriako beste talde bik lagunduta: THE PUZZLES
eta CRAYOLASER.
Gainerako kontzertuak eguenetan izango dira Bilborock-en, egun eta ordu
hauetan:
- Apirilaren 3an, 20:00etan: POWER UNDER CONTROL (Rock) + GODOYS WONDERERS (Pop-Rock)
- Apirilaren 10ean, 20:00etan: OVERSHOCK (Metal) + INSECURITY (Rock)
- Maiatzaren 8an, 20:00etan: IMPERIO CALIFORNIA (Punk) + LAUZEN (Rock)
- Maiatzaren 22an, 20:00etan: YEAH ALL (Pop) + 180GR (Rock)
- Ekainaren 5ean, 20:00etan: HORROR MOVIE TRAILER + SHRAPNEL MEAT (Metal)
Kontzertuetako sarrera doakoa da, eta musika zuzenean entzun eta goraka doazen
joera musikalak ezagutu nahi dituztenentzat izango dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario